KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org

INAZIO EIZMENDI, BASARRI. 1913-2013.

 Zarauzko Udaleko Kultura saila, Motxian Bertso eskolarekin elkarlanean, Basarriren mendeurreneko egitaraua prestatzen hasi zen iaz. Udal honek egindako elkarlanerako deiak erantzun paregabea jaso du. Horren adierazle, Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Bertsozale Elkartea eta Zarautz Abesbatza elkartu dira mendeurren egitaraua aurrrera eramateko. Gaurko prentsaurrekoan izan dira:Gari Berasaluze Zarauzko Udaleko Kultura zinegotzia; Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria;Andoni Sagarna, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria; Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari; Jose Mª Arrazola, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako lehendakariordea; Motxian Bertso Eskolako Iñigo Manzisidor, Mantxi.

Apirilean hasi eta azaroa bitartean burutuko da egitaraua. Besteak beste, hitzaldiak eta bertso saioak egingo dira. Azaroa iristean etorriko dira ekitaldi garrantzitsuenak: Basarriri buruzko erakusketa zabalduko da, Euskaltzaindiak osoko bilkura egingo du Zarautzen, “Basarritik Azken Portura” jaialdia egingo da Aritzbatalde kiroldegian eta “Arantzazu” poema sinfonikoa eskainiko digu Zarautz Abesbatzak.

 
Iturria: “Basarri I. Bat-batean” Joxemari Iriondo. Auspoa, 2006
EKITALDIAK ETA EKIMENAK




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative
Comparte: Compartir en Facebook Compartir en Twitter Compartir en Google +1 Guardar en mis favoritos de Del.icio.us Guardar en mis favoritos de Google Bookmarks Guardar en los favoritos de My Yahoo! Enviar a Menéame Comparte en tu página
Últimas galerias: Galería fotográfica
Infórmate:
Alta newsletter: