KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

WIFI SAREA LIBURUTEGIAN

ZARAUZKO UDAL LIBURUTEGIAK HARIRIK GABE INTERNETERA  KONEKTATZEKO AUKERA EMATEN DUEN WIFI SAREA JARRI DU ABIAN

Zarauzko Udaleko Kultura sailak erabilera publikoa duen haririk gabeko WIFI sarea jarri du abian Udal Liburutegian. Sare honek, Internetera haririk gabe konektatzeko aukera ematen du, liburutegi osoan sar daiteke, eta ekipo eramangarri (ordenagailu, PDA, etab.) guztiei zerbitzua ematen dien 2 Mbsko ADSL lineari konektatua dago. Lehen fase honetan, sarrera doan izango da, eta ez da inolako gakorik beharko sartzeko. Liburutegiak kontsulta zerbitzua doan eskaintzen du.

Prestazio berri honetara sartzeko, erabiltzaileak hiru baldintza bete beharko ditu: liburutegiko bazkide izatea, 14 urtetik gora izan edo pertsona heldu batekin etortzea, eta ordenagailu eramangarri propioarekin kulturetxera etortzea. Hiru baldintza hauek betez gero, WIFI sareak Interneterako sarrera ematen du inolako mugarik gabe.

Udalak liburutegiko ehun erabiltzaile baino gehiagoren artean eginiko galdeketa labur baten emaitzak ezagututakoan jarri du abian ekimen hau. Bertako instalazioen funtzionamendua txit ongi balioztatu bazuten ere, Interneterako kontsulten zerbitzua indartzea eta areagotzea iradoki zuten, eta hobekuntza ildo horretan kokatuko litzateke haririk gabeko WIFI sare berri honen ezarpena.

Udal Liburutegiko arduradunek bi sarbide mota aurreikusi dituzte. Hala, WIFI teknologiari egokituriko ordenagailu eramangarriak dituzten bazkideek ez dute inolako denbora mugarik izango zerbitzu hau erabiltzerakoan. Bestalde, Internetera sar daitezkeen erabiltzaileen kopuruak ez du mugarik "teknologiak irauten duen bitartean". Sarera zuzenean konektatzeko egokituta ez dauden ekipoen jabeentzat, liburutegiak sarrera ahalbidetzen duten hiru txartel jarriko ditu eskura. Kasu honetan, ezinbestekoa da aurrez ordua eskatzea. Txanda bakoitza ordubetekoa izango da. Denbora hori igarotakoan, txartela libre baldin badago bakarrik jarraitu ahal izango du erabiltzen bazkideak.

Informazioa bilatzeko bakarrik

Bestalde, badaude hainbat muga zerbitzuaren erabilerari dagokionean. Esaterako, ez da erabili ahal izango txateatzeko, ezta eduki pornografikoetara edo pertsonen osotasun fisikoaren aurka atenta dezaketen haietara sartzeko ere (tratu txarrak, haur esplotazioa…), ezta merkataritzako transakzioak egiteko ere, hauxe da azken batean, ez du informazioa bilatzea ez den beste erabilerarik izango. Sistema honen erabilera okerra atzemanez gero, erabiltzailea automatikoki deskonektatua izango da.

Zerbitzu hau bakarka erabiltzeko prestatua dago. Erabiltzailearekin batera beste lagun bat egon daiteke "gehienez", isilik eta ikasketako giroa ez asaldatzeko bezainbeste leku dagoenean betiere. Liburutegiko arduradunak ez dira erantzule egiten erabiltzaileek aipatu zerbitzu honetaz egin lezaketen erabilera okerraz, eta edozein zalantza edo zailtasun izanez gero, liburuzainarengana jotzea komeni dela gogorarazten du.

Udal Liburutegiak hiru ordenagailu zituen orain arte dokumentuen katalogoak kontsultatzeko; horietariko bi helduen liburutegian eta bat haurrenean, eta beste hiru ordenagailu Interneten sartzeko edo CD-Romak irakurtzeko. Honenbestez, argi dago WIFI sare berri honekin, erabiltzaileen zerbitzua nabarmen hobetuko dela.

Wifi


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: