LlBURUTEGI ELEKTRONIKOA: ERABILTZEKO ARGIBIDEAK
- Liburutegi elektronikoko ordenadoreek honako aukerak dituzte: kontsultarako Internet sarbidea, ofimatika eta haur liburutegiak instalatuta dauzkan CD-ROMak.
- Zerbitzua erabili nahi duenak, irakurle txartela aurkeztu behar du aurretik, erakusmahaian. Txanda aurrez hartu behar da; eta helduek 60 minutuz eta haurrek 30 minutuz erabiltzeko aukera izango dute, eguneko. Garaiz heltzen ez denak txanda galduko du eta txanda hori beste norbaitek baliatuko du.
- 10 urte baino gutxiago dutenek tutore batekin etorri behar dute.
10-16 urte bitartekoek, gurasoen edo arduradun baten baimen idatzia beharko dute (baimena emateko inprimakia liburutegian bertan bete beharko dute).
- Ordenagailu bakoitzean bi pertsona ariko dira gehienez, eta isiltasunean.
- Ordenagailua itzaltzen den aldiro, hasierako konfiguraziora itzultzen da. Beraz, liburutegiak ez du bermatzen gordetzen den informazioa hor izatea. Segurtasun eta konfidentzialtasun kontuengatik ordenagailua erabili ondoren itzali egin beharko da
- Inprimaketak egiteko orriak liburutegiko erakusmahaian eskatu beharko dira, eta udal ordenantzetan zehaztuta duten prezioen arabera kobratuko dira bertan. Bestalde, informazioa “pen-drive”etan grabatu ahal izango da.
- Guztiz debekatuta dago ordenagailua edonola erabiltzea. Ezingo dira erabili liburutegikoak ez diren programak, CD-ROMak, etab., edota ordenagailuko konfigurazioa aldatu.
- Liburutegiak ez du bere gain hartuko erabiltzaileak jasoko duen informazioaren erantzukizuna, ez eta erabiltzailearen ordenagailuan CD-ROMak instalatzetik letozkeen eragozpenak ere.
Goian azalduriko arauak errespetatzen ez badira, bazkideak zerbitzua berriz erabiltzeko eskubidea galduko du.
|
|
|