KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IRAKURLEAREN TXARTEL BAKARRA

Irakurketa sarea
Irakurketa sarea

Hemendik aurrera txartel bakarrarekin sartu ahalko da on line katalogo kolektibo honen partaide den edozein liburutegi publikora.

 Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSN) barne dauden udal liburutegiekin lankidetzan, ELSNko katalogoa on line jarri du. Proiektuaren azken xedea herritarren sarbidea erraztea da Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoetako funts-bibliografikoetara.

 On line Katalogo kolektibo hau etengabe eguneratzen da, eta www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua webgunea kontsultatuz gero, bilaketa bakarrean, erabiltzaileak jakin ahalko du interesatzen zaion gaiari buruz zenbat dokumentu dauden eta baita zein liburutegitan eskuratu ahal izango dituen ere.

Parte hartzen duten udal liburutegiak:

 ARABA
Amurrio, Asparrena, Aramaio, Artziniega, Campezo/Kanpezu, Elciego, Elvillar/Biliar, Labastida, Laguardia, Lanciego/Lantziego, Llodio, Murgia, Iruña Oka/Iruña de Oca, Oyón-Oion, Salvatierra/Agurain, Samaniego, San Millán/Donemiliaga, Urkabustaiz, Valdegovía, Vitoria-Gasteiz.

BIZKAIA
Abadiño, Abanto y Ciervana-Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Aulesti, Artzentales, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Barrika, Basauri, Bedia, Berango, Bermeo, Berriatua, Berriz, Busturia, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarria, Etxebarri-Doneztebe, Foru, Galdakao, Galdames, Gernika-Lumo, Getxo, Gordexola, Gorliz, Gueñes, Igorre, Iurreta, Karrantza, Larrabetzu, Laukiz, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mallabia, Markina-Xemein, Mendata, Meñaka, Mundaka, Mungia, Munitibar, Muskiz, Nabarniz, Ondarroa, Orduña, Orozko, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Sestao, Sondika, Sopelana, Sopuerta, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle De Trapaga-Trapagaran, Zaldibar, Zalla, Zamudio.

GIPUZKOA
Aia, Aizarnazabal, Alegia, Alkiza, Altzo, Andoain, Anoeta, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate/Mondragón, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Berobi, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Eskio-Itxaso, Eskoriatza, Getaria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irun, Irura, Itsasondo, Larraul, Lasarte, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Segura, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Billabona, Zaldibia, Zarautz, Zegama, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga.

 Informazio gehiago:1. Webgune honetan www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua
2. Sarean eskaintzen diren liburutegi-zerbitzuei buruz informazioa nahi izanez gero, joan zure udal liburutegira eta galdetu bertako langileei.                                                      
                                                        
                                                      MAILEGU-ARAUAK

Mailegu-kopurua:
Zure ohiko udal liburutegian:Guztira 6 dokumentu hartu ahalko dituzu: 3 liburu eta 3 material berezi (bideoak, diskoak, CD-ROMak…).
Horrez gain, sareko edozein liburutegitan dokumentuak maileguan hartzeko aukera dago:
8 liburu eta 8 material berezi (bideoak, diskoak, CD-ROMak…).

Horrek esan nahi du irakurleak bere ohiko liburutegitik har ditzakeen 3 liburuak hartu baditu, oraindik sareko gainerako liburutegietatik ere beste 5 monografia maileguan eraman ahal izango dituela.

Mailegualdia eta berritzealdia sareko liburutegi guztietarako:

1. Mailegualdia:
    Liburuak: 15 egun
    Ikus-Entzunezkoak: 7 egun
      

2. Berritzealdia:

  • Liburuak: behin bakarrik barritu ahalko dira, epea 15 egunekoa izango da. Liburua erreserbatuta badago, ezin izango da berritu.
  • Material bereziak: behin bakarrik berritu ahalko dira, epea 7 egunekoa izango da. Dokumentua erreserbatuta badago, ezin izango da berritu.

3. Zigorrak:

Maileguaren epeak betetzen ez dituen erabiltzaileak atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du. Zigorrak ELSNko sare osorako balioko du.                                                     
                                                        ZURE LIBURUTEGIA SAREAN

Webgunetik lan hauek egin ditzakezu:

- Maileguak berritu
- Dokumentuak erreserbatu eta eskatu
- Erosketen iradokizunak egin, etab.

MAILEGUAK BERRITU:
Mailegualdia bukatu baino 5 egun lehenago soilik berritu ahalko da mailegua.

DOKUMENTUAK ESKATU:
Mailegatuta ez dauden dokumentuen eskaerak dira, hau da, apaletan daudenenak. Gehienez ere bi dokumentu eskatu ahalko dira Interneten, web opac-aren bidez. Internet bidez eskatutako dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa da.

MAILEGUAK ERRESERBATU:
Mailegatutako dokumentuen mailegu-eskaerak dira. Erreserba bat egiterakoan itxaron-zerrendan jarriko gaituzte.
Internet bidez gehienez ere bi erreserba egin daitezke.
Dokumentuak jasotzeko epea 2 egunekoa izango da; epe hori igaro ondoren interesatua ez badoa liburutegira dokumentuaren bila, erreserba automatikoki desaktibatuko da.

Nola iritsi web-zerbitzuetara:



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: