KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IRAKURKETA SUSTATZEKO JARDUERAK: HELBURUAK-PROGRAMAZIOA

SANZ ENEAKO ANIMAZIO JARDUEREN HELBURUAK

1.      Zarauztarrak liburutegira inguratzea: hainbat ekintza erakargarri antolatuz, herritarrak liburutegira inguratzea nahi genuke, bereziki liburutegira gutxi etortzen diren horiek.

2.      Liburutegia ez ezik, eraikinean ditugun bestelako zerbitzuak ere ezagutaraztea: jarduera anitzek (irekiak edo adostuak) zarauztarrak liburutegiko zerbitzuekin (prentsa, mailegua, biblioteka elektronikoa - Internet eta CD-ROMen kontsulta eta zabaldu berri dugun FONOTEKA zerbitzua...) harremanetan jartzea dute helburu.

3.      Irakurketa sustatzea: hauxe izango litzateke asmo nagusia. Zarauztarrek liburutegia eta bere fondoak modu erakargarri batean topatu eta ezagutzen badituzte, irakurketarekiko zaletasuna sustatzeko urrats batzuk eman ditugula pentsatzen dugu.

4.       Liburutegia informazio-gune moduan hartzea.

5.      Herriko ikastetxeekin apurka-apurka harremanetan hasi liburutegiaren presentzia zabaltzeko.

LIBURUTEGIKO ANIMAZIO JARDUEREN DESKRIBAPENA

 

1. Ipuin kontaketak: liburutegi honetako jarduera ezagun, arrakastatsu eta ezinbestekoa.

              Helburuak:

  • Ipuinak kontatzeko ohitura berreskuratu edota finkatzea.
  • Liburutegia astialdirako toki goxo bihurtzea.
  • Liburutegia ezagutzen ez duten haur zein gurasoak erakartzea.

Saioak: hilean behin egiten ditugu, normalki, hileko azken asteazkenean, gehienetan 4-8 urte bitarteko haurrentzat. Aurten txikientzat (3-5) zenbait saio antolatu ditugu bai eta gazte-helduentzat ere.

 

2. Liburuen aurkezpenak gazte-helduentzat

 

XXVIII edizioko irabazlea Castillo Suarez García izan da "Ebelina mandarina" lanarekin. 

 

3. Ipuin kontaketak gazte eta helduentzat

 

Aurreko urtean bezala, aurten ere ipuin kontaketa saioak antolatu ditugu gazte eta helduentzat. Honakoak bertaratuko dira: Myriam Mendoza, "Lamiak" taldea...

 

4. Haur poesia aretoa
 

Helburuak

  • Egitura poetiko batzuk ezagutzea jolasaren bidez.
  • Poesia hizkuntz jolas gisa erabiltzea: hitzak manipulatzea, doinuaren erabilera, erritmo aldaketak, identifikazioak...
  • Poesia jolasaren lagungarri gisa: esku jolasak, koro jolasak, taldeko jolasak...
  • Poesia ahoskatzeko lagungarri: aho-korapilo eta esamolde zahar eta berriak erabiltzea.
  • Adieraziaren eraldatzeak: figura poetikoen erabilpenak.


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: