|
"BODOLOGUAK" ZARAUTZEN
SARRERAK SALGAI SANZ ENEAN
Zarauzko Udaleko kultura sailak antolatuta martxoaren 10ean, larunbata "BODOLOGUAK" ikusteko aukera izango dugu.
Emanaldiak sortu duen irrika ikusita, BI EMANALDI egitea erabaki da, bat iluntzeko 8tan eta bestea gaueko 10etan. Sarrera 8 euro izango da eta jadanik salgai daude Sanz Enea Kultur Etxean.
BODOLOGUAK euskaraz eginiko antzezlan bat da.
Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburuk ezaugarri duten euskal umore apartarekin ,gaur egungo gai desberdinak astinduko dituzte bakarrziketa nahiz elkarrizketa moduan:
Euskalduna izatearen burukominak, elizaren mundu zoragarria, gure elkarte gastronomikoak, euskaldunon oporrak, opari eta detalleak, etxeko animalien erropak, euskaldunok eta teknologia... eta beste gai batzuk jorratuko dituzte, hori bai, beti umorea oinari bezala hartuta.
Baina kasualitatea! Justu emanaldia baino lehen ezkontza bat izan dute eta funtzioa Bodologo bihurtuko da. Elegante, zorrotz, petral eta xelebre, baina beti umorez gainezka.
Hauxe da Bodologuen helburua: guk esan eta zuek barre egitea.
Iraupena: 70 minutu
Aktoreak: MIKEL PAGADI, EGOITZ LASA eta NAGORE ARANBURU
|